XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKEL-PIZKUNDIA'REN OLERKIRIK ONENAK.

Jemein'dar Keperin.

Ederto eritxi dautsat zuk argitalduriko Euskal-Olerki Bikañenak atalari.

Nik 300 olerki baño geyago batuta daukadaz, baña ez idaztijetan argitaldubak ixan diranak, idaztijetan-barik izparringijetan eta aldizkingijetan, pillatu-barik, agertu ziranak.

Eurekin iru idazti egin dodaz (argitaldu-bakuak, jakiña).

Batz orreri Euzkel-Pizkundia'ren olerkiririk onenak deritxot eta idazpuru berorrekin lau olerki bidaltzen dautzudaz, zure aldizkingijan argitaltzeko, atsegin ba-yatzuz eta biarra badozu.

Eurok dira: Gabona - Arana-Goiri'tar Sabin.

Izkillu-Deya - Eleizalde'tar Koldobika.

Mois'en abestija - Zaitegi'tar Imanol, M. B. S.

Tori nere edontzia -Zaitegi'tar Jokin.

Geyagorik gura ba-dozu, bidalduko dautzudaz, idaztijetan eztagozanak, eta gitxi ezagunak diranak.

Auxe idatzi digu Jemein'dar Keperin euzkaltzale onak eta pozik andienaz aurrerantzean atal au bere kisa uzten dugu, ta irakurleak oro atsegiñez onartuko dutelakoan gaude.

GABONA (Miren'en abestija).

Arana-Goiri'tar Sabin.

¡Ene semetxu maite-maitia,
Ene Jaun-Goiko bixija!
Ona zeure bijotz-amatxuna
Goi ta beko Jaun andija
.

Mendi ta murubetan edur da,
Leitu iparrak latsak ditu...
Gixonen bular-barruban, bere,
Lei-bijotza aurkitukozu
.

Illun-illun gaurko gaba dago,
Ezta zeruban ixarrik:
Gixonen adimenak bere bai
Dagoz illun-illundurik
.

Baña Ludija poz ixan bedi
Eguzkija urten dalako:
Argitzeko gixonen burubak
Eta bijotzak suzteko
.

¡Ene odolaren odol deuna!
¡Ene begijen betseña!
¡Ene bijotzaren bijotzuba!
¡Ene sabelaren Seña!
.

Artzaintxu zerutar laztantxuba:
Nik, be, lagunduko zaitut;
Artxuren bat igesten ba-yatzu,
Neuk eratorriko dautzut
.